Gure 6. mailako ikasleak 4 egun eta 3 gau pasatzen ari dira Sukarrietan.
Primeran pasatu dugu ingurune zoragarri horretan. “Ura” proiektuaren bitartez, esperientzien bidez, asko ikasteaz gain ura zaintzearen garrantziaz ohartu dira, oraindik gehiago, eta hori egiteko konpromezua hartu dute. Gainera ere tailerretan primeran pasatu dute: sukaldaritza, koadernaketa, kosmetika, argazkigintza eta hegaztiak.
Baina ez da dena akademikoa izan, bikain pasatu dute eta eta euren arteko harremana asko sendotu da. Eta beste eskoletako lagun berriak ere egin dituzte.
Zein ederto egon diren! Bizipen pertsonal zein ikasketa esperientzia aparta izan da!
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu