Gaur gure LH5 eta LH6ko ikasleak Gernikara joan dira. Trenetik jeitsi eta zuzenean bakearen museora joan dira. Han jolas kooperatiboen bitartez batera lan egitearen, komunikazioaren eta denok integratzearen garrantzia ikasi dute. Baita museoa ikusi eta Gernikan gertatutako bonbardeaketa ezagutu eta bakearen inguruko hausnarketa egin dute. Ondoren, Europa parkean bazkaltzen eta jolasten ibili dira. Azkenik Gernikako Arbola ikustera eta gaur zegoen Erdii aroko merkatutik buelta bat ematera joan dira.
Itzel pasatu dute eta asko ikasi gainera!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu