Martxoaren 22an Korrika Zornotzatik igaro zan arratsaldeko 18:00etan. Zornotzako ikastetxe guztien IGEek ekitaldi ederra antolatu zuten udaletxean. Gu El Carmelokoak 17:00etan gelditu ginen Kapera aurrean danok batera jaisteko udaletxera. Bertan ikastetxe guztion artean aldarrikapen mezua irakurri genuen, eta Alea Irakulisek, gure Batxi 2ko ikasleak mezuaren zatia irakurri zuen, Maixa Pérezek, DBH3koak, gure kartel zatia jartzen zuen bitartean. Jarraian Korrikarako egokitu zitzaigun lekura abiatu ginen, Blue Jeans dendaren aurrean. Jendez gainezka zegoen dana. Eta bertan lekukoaren atzetik korrika egiteko prestatu ginen. Lekukoa, Batxi 2ko Asier Urtubik eta LH4. mailako Izaro Unanuek eroan zuten, eta Regina González, ikastetxeen ibilbide osoan Karmeloko banderina eroateko arduraduna izan zan.
Zein ondo irten zen dena! Gora euskera!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu