Urtero lez, Batxi. 1-eko ikasleak Murillo de Gallego herrira joan gara Multiabentura bidaia egitera, martxoaren 20tik 22ra. Astelehenean, autobusa goiz hartu eta hotelera abiatu ginen. Eguerdian iritsi eta… zer nolako hotela, benetan txundituta utzi zigun! Geroago, bazkaldu eta maletak utzi eta Gállego ibaira joan ginen Hidrospeed egitera. Arratsaldean, hotelera bueltatu eta igerilekuan bainu eder bat eman genuen denok batera. Hurrengo egunean, oso goiz esnatu ginen Candanchú eski pistara joateko eta elur ugari zegoenez primeran pasatu ginen. Azkenengo egunean, ibaira bueltatu ginen rafting egitera eta esperientzia zoragarria izan zen.
Primeran pasatu genuen!
Irtera ahaztezina!
Eskerrik asko guztioi!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu