DBH1-eko ikasleek Coles x Greenpeace-ek abierazitako RETO #SALVARELPLANETA programaren bitartez eskola proiektu solidario bat landu dute. Biologia eta geologia irakasgaian aurten biodibertsitatea landu izan dute eta horretaz baliatuz #Nikbiodibersitateababestendut izena duen erronka garatu dute. Gure planetan arriskuan dauden espezie ugari daude. Arazo honetan zenbait faktore parte hartzen dute, batzuk naturalak direnak eta beste batzuk gizakion jardueraren bitartez arindu ditzazkegunak. Erronka honen bitartez ikasleek zenbait espezieen egoera aurkeztu egin dute hemen ikusi ditzazkezuen posterrekin, gainontzekoak eta haiek beraiek sentsibilitzeko helburuarekin. Guztiok zeozer gure aldetik zeozer jarri dezakegu bai jarrera aldetik bai guztion ahalegina Greenpeace-ekoarenari gehituz dohaintzen bidez. Horretarako Greenpeacek kontu zenbaki bi eskuragarri ipini ditu ikastetxea eta herria adieraziz egiteko:
Caixabank ES65 2100 1418 6002 0012 1151
B. Sabadell ES56 0081 0216 7100 0111 1120
Bestalde dirua ere DBH eta Batxilergoko tutoretzara ekarri dezakete ikasleek. Horrenbestez posterrak ikustera eta proiektu solidario honetan ekarpenak egitera animatzen zaituztegu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta gogoratu guztiok biodibertsitatea babestu dezakegula!
Posterrak ikusteko Txipen gainean sakatu