Gaur, DBHko 2. mailako ikasleok kayak egitera joan gara Getxora, Ocean Cleaning helburu hartuta. Bi taldetan banatu gara, bata kayak egitera joan den bitartean bestea Ereagako hondartzara joan da. Kayakean zegoen taldea inguruko hondartza batera joan da kayakarekin eta 10 minututan 6,4 kg zabor bildu ditu. Gero, aldaketa bat egin dugu, eta hondartzan zeudenak kayak egitera joan dira, baina, horren aurretik, taldekako joko batera jolastu gara denon artean.
Jokoa galderak erantzutean zatzan eta talde bakoitzak erantzun zuzena zein zen apustua egin behar zuen. Galdera huts egiten bazenuen, dirua galtzen zenuen. Talde bakarra geratzen zenean, bera zen irabazlea.
Azkenik, jarduerak amaitzean, eskolara joan gara eta bakoitza bere etxera joan da.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu