Urriak 15 Santa Teresa eguna da eta guretzat hain berezia den eguna ospatu gendun.
Goizetik DBHko ikasleak ariketa ezberdinak egin zituzten gelan eta arratsaldean ultimate frisbee torneoa eduki zuten.
LH eta HHkoek Batxi 1eko ikasleekin egon ziren ariketa eta jolas ezberdinak egiten goizean eta gero eskulan bat egin zuten eta bertan adierazten zuten besteak diren moduan maitatu behar ditugula eta gu ere garen moduan taldean toki bat daukagula. Arratsaldean Larrara igo ziren eta txokolatadarekin bukaera eman zioten egunari.
Zein ondo pasatu gendun Santa Teresa egunean! Datorren urtekoa ospatzeko irrikitan gaude!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu