DBH 3ko ikasleak aurten ere AEKak antolatzen duen Eusliderrak (euskara liderrak) programan parte hartu dugu. Euskararen egoera aztertu eta euskararen erabilera sustatzeko saioak izaten dituzte era ezberdin eta dinamikoan. Euskararen erabilera informala areagotzea du helburu programa honek, norbanakoen hizkuntza-jarreran eraginez, ondoren norbanako horiek euren ingurukoengan eragin dezaten.
Bi fase ezberdin dituzte eta behin lehenengoa bukatuta, bigarrenera bolondresak pasatu ziren. Kasu honetan denek parte hartu dute bolondresa den etapan eta horrek lagundu du ekintza soziala ondo bideratzera. Bi joko ezberdin antolatuko dituzte LH 3,4,5 eta 6.mailako ikasleentzat: futbol-txapelketa eta ginkana.
Ekintza soziala apirilaren 8an ospatu genuen eta eguraldi itzela izan zen ondo disfrutatu ahal izateko. Oso ondo pasatu genuen denok eta gure DBH 3. mailako ikasleek oso parte hartzaile eta pozik ibili ziren.
Zorionak gure aurtengo Eusliderrei!
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu