2 eta 3 urtekoak Basondon

21 maiatza 2025

2 eta 3 urteko neska-mutilak Kortezubiko Basondoko babeslekura joan ginen maiatzaren 16an; bertan animaliak zaintzen dira eta faunari zein ingurumenari buruzko kontzientziazio eta hezkuntza lanak egiten dira.

Hasieratik, abentura ahaztezina izan zen, lehenik, autobuseko bidaia bera, haietako askorentzat lehen esperientzia izan baitzen, ondoren, aterpera iritsi ginen eta taldeko argazkia atera genuen. Jarraian, bisita gidatuan, animaliak gertutik ikusi genituen, batzuei jateko eman genien baita ere. Goiz ederrari behar bezalako amaiera emateko, danok batera bazkaldu genuen, bertako kanpoko mahaietan.

Barruan, gure inguruko animali basatiak ikusi genituen, orkatzak, basurdeak, oreinak, azeria, basakatua…eta etxeko animali batzuk ere, hala nola, ardiak, ahuntzak, antzarrak, untxiak eta oiloak adibidez.

Bisitan, hurbiletik ikusi genituen beste espezie batzuk, saiak, otsoak, bufloiak, alpaka, katamotza, sugea, edo bisonteak izan ziren.

Aukera soziala eta didaktiko ezin hobea izan zen, animaliak gertutik ezagutzeko aukera eman zigun eta hauekin  zein  ingurumenarekin, errespetuzko jarrera eta baloreak bereganatu genituen.

Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR