Irailak 26an, Hizkuntzen Europako eguna ospatu egiten da, eta urtero bezala, Batxiler 1. mailako ikasleak egun honetan burutuko ditugun ekintzak prestatzen eta antolatzen aritu dira azken astean zehar. Europako hizkuntza ezberdinek dituzten ezaugarri interesgarri eta bakarrak aurkezten dituzten zenbait infografia eta kartel sortu dituzte, ostiral honetan DBH 3-4 eta batxiler 2. mailako ikasleek burutuko duten lehiaketan erabiliak izateko.
BAINA… ZERGAITIK HIZKUNTZEN EUROPAKO EGUNA?
Europako Kontseiluko kide diren 46 estatuek 700 milioi europar animatu nahi dituzte beste hizkuntza bat ikastera, adina edozein dela ere, eskolan zein eskolaz kanpo. Hizkuntza-aniztasuna ulermen zabalago bat eskuratzeko tresna dela eta gure kontinentearen ondare kultural aberatsaren funtsezko elementua dela iritzita, Europako Kontseiluak eleaniztasuna sustatu nahi du Europa osoan. Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001etik aurrera irailaren 26an ospatzen da urtero Hizkuntzen Europako Eguna.
Ezagutzen al zenituzten hizkuntz hauek?
