Urriaren 17an Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Lemoatxa igon zuten. Goizeko 9:30etan abian jarri eta 11:30etarako heldu ginen tontorrera. Bertan jolasten gelditu ginen, mahai asko daudenez talde desberdinetan sakabanatuta bazkaldu genuen. 14:00etan jaisten hasi ginen. Apur bat nekatuta heldu ginen arren, 8 kilometroko ibilbide osoa eginda, oso gustura ibili ginen.

