Gaur gure 6. mailako ikasleek lehen sorospenen inguruko hitzaldi interesgarri batean partu hartu dute. Saioan, segurtasuneko albo posizioa, BAS protokoloa (Babestu, Abisatu eta Sorotsi) eta oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) landu dituzte. Jarduerak ardura eta elkartasuna sustatu ditu eta ikasleei egoera larriren batean laguntzeko oinarrizko tresnak eskaini dizkie.

