Ikastetxean Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin Txirringa lehen saioa izan genuen. Kaskoa eramatearen garrantzia eta bizikletaren oinarrizko ezagutza teknikoak ikasi zituzten (matxura erabakitzea, gurpil bat edo kate bat desmuntatzea, zulaketa konpontzea, jartzea, etab), eta, gainera, hainbat oztopo zituen zirkuitu batean, trebezia gymkana bat egin zuten.
Ederto pasatu zuten arratsaldea! Beste bi saio geratzen zaizkigu, martxoaren 27an eta maiatzaren 15ean.



