Aste honetan, Euskararen Eguna ospatu dugun honetan, poz handiz partekatu nahi dugu gure ikastetxeak Bikain Goi Mailako ziurtagiria lortu duela, euskara sustatzen urte luzez egindako lanaren emaitza eta aitortza gisa. Ziurtagiri honek gure eguneroko jardunean euskararen alde dugun konpromisoa eta hizkuntza normalizazio lortzeko egiten dugun ahalegina balioan jartzen ditu.
Lorpen hau guztion lana da: ikasle, familia, irakasle eta ikastetxeko gainontzeko langileena. Denon ekarpenei esker, euskararen erabilera sustatzen jarraitzen dugu, eskolan ez ezik, eguneroko bizitzan ere.
Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztioi. Elkarrekin, euskararen aldeko bidean pausoz pauso aurrera egiten jarraituko dugu!

