El Carmelo ikastetxea, STEAM Euskadiko erakunde parte-hartzaile gisa, hainbat jarduera egiten ditu ikasturtean zehar eskola-etapa guztietan.
Otsailean, DBH 4ko ikasleek Soraya Martín-Suarezen bisita izan zuten. Sorayak, Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroko neurozientifikoa, garuna eta epilepsiak beragan duen eragina ikertzen du.
Jarduera honen helburuak hauek izan ziren:
- Bokazio eta karrera profesionalen aukeraketa inspiratzea eta sustatzea zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematikan nesken eta nerabeen artean.
- Jarduera zientifiko-teknologikoei ematen zaizkien rol maskulinoak haustea.
- Gure inguruko emakume zientzialarien jarduerak ikusaraztea.
