

Pasa dan ostiralean, martxoaren 6an, gure ikastetxeko ikasleek ekintza bereziak egin zituzten Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Goizeko 11etan frontoian elkartu ginen batxilergoko ikasleek prestatu zuten emakumeen aldeko aldarrikapena entzuteko eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko.
Gora gure neska eta emakume guztiak!

