


Gure LH5 eta 6. mailako ikasleek goizean trena hartu eta Gernikara joan dira. Han Euskal Herriko Museoan gure historiaren inguruan pilo bat gauza ikasi dituzte: zergatik den garrantzitsua Gernika, Euskal Herriko ohiturak, kultura, hizkuntza, kirolak… Baita Txitatoki zirko eskolan egon dira eta han ohialak, trapezioa, tranpolina… probatu dituzte. Goiza azkar pasa da eta gozea handiarekin Gernikako merkatuan bazkaldu dute. Han apur bat deskantsatu eta Foruara oinez joan dira denok batera paseoaz disfrutatuz. Foruan trena hartu eta Zornotzara bueltatu dira.
Zelako egun itzela! Zelako esperientzia polita! Hiruhilekoa bukatzeko modu zoragarria!

