
Gaur, martxoak 27, Zornotzako Korrika txikian parte hartu dogu Zornotzako ikastetxeekin batera. Kalbario plazan itxaroten egon gara Korrika guregana heldu arte, Andra Marikoak eta Larrea eskolakoak aurretik heldu zaizkigu, aurrekaldean sartu gara eta Konbenio kaletik lekukoa eroan dogu hurrengoko txandara arte, Karmelitei emon diegu Saltxa tabernaren aurrean, eta euren atzetik Zelaieta parkera abiatu gara. Bertan ekitalditxoa izan dogu Euskeraren aldarrikapena; bertsoak, mezuak, abestia eta dantza izan ditugu. Gure eskolatik Luciak mezu bat irakurri du. Azkenean gure talde osoko argazkia atara dogu.
Eta Haur Hezkuntzako ikasleek era, arrtsaldean Korrika ospatu dute.
Gora Korrika eta gora gure euskera!

