
Aurreko astean, LH4ko ikasleek Gorlizeko arterpean 3 egun zoragarri igaro zituzten. Bertan, ekintza ezberdinetan parte hartu zuten. Lehenengo egunean, herria ezagutu eta gero surf ikastaro bat egin zuten Gorlizeko hondartzan, eguraldi eta olatu bikainak egon ziren. Bigarren egunean, eskalada eta arku-tiroa egin zuten; arratsaldean, herri ingurutik ibilaldi bat egin gendun kostaldea ezagutzeko asmoz. Azkenik, Gorlizi agur esan baino lehen, Herri Kirol ezberdinetan parte hartu zuten eta herri ingurutik orientazio froga bat arrakastaz bete zuten.
Barre eta poztasun handiko hiru egun izan dira eta eguraldi bikaina euki gendun.

