Gaur goizean DBH 3 eta 4 mailako ikasleak Lagan egon gara, Laga Surf eskolaren eskutik surfaz gozatzen. Ikasleek hondartza eta itsasoaz disfrutatzeko aukera izan dute, eta monitoreen laguntzarekin surfaren oinarrizko teknikak ikasi dituzte. Ondoren, uretara sartu eta olatuekin lehen esperientziak bizitzeko aukera izan dute.
Eguraldiak lagundu du eta giro aparta izan dugu goiz osoan zehar. Ikasleek primeran pasatu dute, hondartzaz eta surfaz gozatuz, eta askok esperientzia oso positibotzat jo dute. Dagoeneko berriz itzultzeko irrikitan daude ikasle asko.

