
Irailaren 25ean, ostirala, LHko 5. eta 6. mailako ikasleak Belatxikietara igon ziren. Goizeko 9:15etan ikastetxea utzi eta abiatu ginen. Igoera erdian hamaiketakoa jan eta 12etarako heldu ginen tontorrera, postontzian taldeko argazkia atera genuen. Bertan bazkaldu eta apur bat jolastu ondoren jaisten hasi ginen 16:30etarako eskolara heltzeko, ederto igarota baina apur bat nekatuta ere.

