


Atzo Santa Teresa eguna ospatu genuen gure eskolan, Karmeldarren ordenaren fundatzailea izanik, egun oso berezia prestatu zen ikaslego guztiarentzat. Goizean DBH, LH eta HHkoetarako hainbat jardueraz eta jolasez osotutako dinamika bat egin zen, eta hori bai giro ona! Gainera, gure ikasle nagusienek euren txokolatada momentua izan zuten, gogo handiz hartuta, gainera.
Arratsaldean HHkoak eta LHkoak batera joan ziren Larrara, eta bertan, elizan, otoitzerako momentu txiki bat izan zuten, eta gero, jarraian, … nagusien pausuak jarraituz, txokolatea hartzeko aukera izan zuten. Hau egun zoragarria!

