
Urriak 16an LH3 eta LH4 Arteagan dagoen Urdaibai Bird Centerrera egin genuen irteera. Trenez joan ginen Foruara eta geltokitik irten eta paduretatik dagoen bidean jarraituz heldu ginen zentrora. Bidean inguruko proiektuarekin lotura zuenez, ikusten genituen animaliak apuntatu behar genuen koaderno batean. Hamaiketakoa jan ondoren, hegaztien interpretazio zentrora sartu ginen eta tailer bat izan genuen hegaztiak ezagutzeko. Inguruko hegaztiak ikusteko aukera izan genuen teleskopio eta prismatikoen bidez. Kortezubiko eleizpean bazkaldu genuen eta trenez berriro Zornotzara itzuli ginen.
Primeran pasatu genuen eguna!

