
Batxiler teknologikoko ikasleek Betsaide enpresa bisitatzeko aukera izan zuten, industria-sektorearen funtzionamendua gertutik ezagutzeko.
Bisitan zehar, enpresa bateko eguneroko jarduna eta bertan dauden lanbide eta lan-aukera ezberdinak ezagutu zituzten. Gainera, automatizazioaren eta ingeniaritzaren arteko lotura praktikan nola gauzatzen den ikusteko aukera izan zuten.

