
Zelako sorpresa hartu genuen aurreko astean Txip gure gelan ikusi genuenean! Kontatu zigun bisitan zegoela gure planetan, baina pixka bat galduta eta urduri sentitzen zela, ez zekielako zelan bizi garen Lurran. Horregaitik, biziraupen gida bat prestatzea eskatu zigun. Lortuko dugu Txip laguntzea?
