Ostiral honetan kontzertu berezi bat izango dugu gure ikastetxeko kaperan arratsaldeko 19.45etan. Ikastetxeko koroa eta Medinatik datorren ume koro batek kontzertu eder bat emango digute.
Kontzertu aurretik meza ospakizuna izango dugu arratsaldeko 19.00retan, eta bi koro hauek girotuko digute meza.
ITXAROTEN ZAITUZTEGU, bai mezarako bai kontzerturako.
Orain dela urte pare batzuk hasi genuen adiskidetasun trukaketa Medinako karmeldarren ikastetxearekin. Aste honetan Medinakoak datoz Zornotzara, eta datorren astean gu goaz Medina.