
Santa Ageda bezperan, goizean, gure ikasleak herriko kaleetatik abestera atera ziren. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa, DBH1ekin eta Batxi1eko ikasle batzuekin batera, herriko toki desberdinetan abestu zuten. Batzuk Jose Maria Azkuna zaharren egoitzara joan ziren, egoiliar batzuk jaso eta laguntzeko ibilbidetik zehar, eta beste batzuk Nafarroa zentrokoei lagundu zieten.
Azkenean denak elkartu ziren Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasleekin batera udaletxeko plazan abesteko.
Arratsaldean, haur hezkuntza eta lehen hezkuntza berriro ere abesten aritu ziren, baina oraingoan, euria zela eta, eskolako frontoian egin behar izan zuten.
Egun borobila atera zen!

