Gazteek, eskola-aldia bukatzen dutenean, profesionalki zertan aritu nahi duten
aukeratu beharra izaten dute. Erabaki horiek hartzen laguntzeko, lan-aholkularitzako
zentroek informazio-liburuxkak lantzen dituzte, eta haietan zehazten da lanbide
bakoitzari dagokion informazio guztia. Guk ere, gure ikasleei interesatzen zaizkien
lanbideei buruzko liburuxkak prestatu ditugu. Hona hemen Batxilergo 2.mailako
ikasleek egindako adibideak.