2017/18 kurtsoan zehar, El Carmeloko Batxilergo lehenengo mailako ikasleak astearteetako eta ostegunetako arratsaldeak besteei laguntzen igaro ditugu. Bi taldetan bananduta egon gara; batzuk umeei ikasten laguntzen eta beste batzuk zaharren egoitzan.
Zaharren egoitzara joan garenok adindun pertsonekin egoteko eta haiengandik ikasteko aukera izan dugu. Honela egun bakoitzean gauza desberdinak egin ditugu eta pertsona desberdinak ere ezagutu ditugu. Urtean zehar abesten eta margolanak egiten pasatu ditugu urteko egun batzuk; eta beste batzuetan hitzegitearekin nahikoa zen denbora laster pasatzeko. Egindako eskulanen artean adibidez, mozorroak eta gabonetarako dekoratuak egin ditugu.
Zaharren egoitzan pertsona desberdinak bizi dira, bakoitza bere bizitako gauzekin, bere pertsonalitatearekin, bere gaitasunekin eta bere zailtasunekin. Azken finean elkarri laguntzen eta talde lana eginez egunero egin beharrekoa egitea lortu dugu eta beti irribarre batekin eta ondo pasatuz.
Esperientzia honetan garatu ditugun gauzen artean baloreak ere badaude: enpatia eta positibotasuna adibidez. Arratsalde hauetan berdin da zelan pasatu duzun eguna, pertsona hauek zuri itxaroten daude eta alaitasun izugarriarekin jasotzen zaituzte. Alaitasun horrek energiaz betetzen zaitu eta horrez gero guztiz aprobetxatzen duzu denbora. Gainera pertsona hauekin denbora pasatuz, gero eta hurbilagoa da harremana, eta harreman estu bat eukitzera ere heldu zaitezke.
Honi esker besteei laguntzeaz gain eta momentu politak bizitzeaz gain, gure etorkizunerako bidea aukeratzen ere lagundu digu. Zaharren egoitzan lanpostu aniztasun handia dago eta lan desberdinak egiten dituzten pertsonak eta euren esperientziaren berri ere izan dugu, modu errealago batean.
Amaitzeko, oso ondo pasatu dugula eta esperientzia polita izan dela azpimarratzea gustatuko litzaiguke, gauza asko ikasi ditugu eta baita oso gustura egon garela kurtso honetan zehar.