Urtero bezala, ikastetxeko Batxilergo 2. mailako alemaneko ikasleak Munichen izan dira, bertako hizkuntza eta kultura gertutik ezagutzeko. Bisitan, Neues Rathaus eraikin ikusgarria, BMW museoa, 1972 urterako sortutako Olympiapark edota Dachau kontzentrazio-esparrua bisitatzeko aukera izan zuten.
Bidai honetan, alemaniera praktikatzeko aukera izateaz gain, ikasleek kultura eta historiaren ikuspegi zabala jasotzeko aukera ere izan dute.

