Urriaren 7an, LH5 eta 6koak Belatxikietara igon ginen. Eguraldi epela izan genuen, egun zoragarriaz gozatzeko aukera paregabea izan zen. Igoera apur bat luze egin zitzaigun, baina hamaiketakoa egin eta gero ondo heldu ginen. Bidetik, landara, zuhaitz eta perretxikoak aztertzen ibili ginen, eta ikasle batzuk plastikoak batzen. Goian, tontorrean talde osoko argazkia atera eta bazkaldu genuen. Bazkalostean zelai errera jolastu genuen, azkenengo jokaldiarekin eztabaida eta guzti, baina errepikapen batzuren ondoren, dena konpondu zen. Jaisterakoan, haitz baten gainean, guri begira gelditu zen sai arre eder bat ikusteko aukera izan genuen. Kalbariora heldu ginenean jota geunden, nola ez!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu