
Ekainak 6, bide heziketako 3. saioa izan dugu. Tirringa eskolako arduradunak, Xabierrek, ibilbidean zehar kontutan hartu behar zena azaldu digu, eta dena, bizikletak, jesarlekuak, kaskoak, txalekoak,… prest egon denean, irten gara. Ikastetxeko atzeko atetik abiatu gara, aldatzatik behera, binaka joan gara eta errepidean lerro luzea sortu dugu. Gero Zornotzako kaleetatik ibili gara eta bidegorritik Lauaxetaraino heldu gara gero berriro leku berberatik itzultzeko.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu

