Abenduaren 16an, Gasteizko Europa jauregian Bikain ziurtagiria jasotzeko ekitaldia izan genuen.
Gure ikastetxeak hizkuntza normalizazioan euskera sustatzen egindako azken urteetako izan dugun konpromisoaren eta ibilibidearen aitortza izan da jasotako Bikain Goi Mailako ziurtagiria.
Ekitaldira zuzendaritza taldeko kideak diren Itziar Mena, Arantzazu Gordillo eta Joseba Betzuen joan ziren, eta azken honek, Normalkuntzako arduradun moduan, Jon Urionaguenarekin batera, ziurtagiria jaso zuen.
Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztioi. Elkarrekin, euskararen aldeko bidean pausoz pauso aurrera egiten jarraituko dugu!

