Gaur batxilergoko 2. mailako ikasleek 2 orduko bizikleta-irteera egin dute Durangorako bidegorritik. Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna ikasgaiarekin bukatzeko ezinbesteko ekintza da hau. Ikasleak bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dien bizimodu aktiboa eta osasungarria hartzeko beharrarekin konprometitzea nahi dugu eta zer hobe bizikletaz gozatzea gaurko eguraldi ederrarekin baino!