Gaur 5. mailako ikasleak Azkuna zentrora joan dira bertako egoiliar batzuren bizitzako istorioari buruzko lana prestatzen hasteko.
Gaurko saioan, binaka nagusi bana elkarrizketatu dute, eta gidoi bati jarraituz hainbat galdera egin dizkiete gero erantzunak jasotzeko euren ipadetan, batzuk astia izan dute solasaldian suertatutako galdera gehiago luzatzeko. Oso gustura egon dira, baita elkarrizketatuak ere, eta guztiak irrikan dauden hurrengoko saioa heltzeko.
Orain gelan, galderen erantzunak lotuko dituzte, narrazio itxuri emon, eta argazki, marrazki eta apaingarriekin batera euren Bizitza istoriaren liburuxka sortuko dute, Gabonetan egokitu zaien nagusi bakoitzari oparitu ahal izateko. Zelako opari polita eurentzat!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu