Aste honetan DBH3. Mailako ikasleek STEAM proiektuaren barruan “Bizitza Osasungarria” ri buruzko hitzaldi bat izan dute. Itxaso, Zornotzako anbulategiko erizaina eta Laura, praktikako erizain ikaslea, etorri dira bizitza osasungarri baten oinarriak azaltzera.
Azalpenen artean emakumeak zientzian duen garrantzia ere azaldu digu, historian lehenengo erizainak egindako lana azalduz. Baita bere lana zertan datza ere azaldu digu, eurak “zaintzaileak” direla azpimarratuz. Asko ikasi dugu. Eskerrik asko biori!