Bizkaiko txapeldunak, Batxi 2

5 apirila 2025

Gurot lehiaketako Bizkaiko txapeldunak!

Batxillergo 2.mailako Paule Romanok, Helene Intxaustik eta Naroa Gonzalezek taldeka parte hartzen ibili dira eta martxoaren bukaeran apirilaren 4an jokatuko zen final handira joateko gobidapena jaso zuten gure neskek. 

Eguna heldu eta familia, lagun eta irakasleak bertan adi izanik IRABAZI egin zuten. Gure ikasleak Bizkaiko irabazleak dira eta saria Saloura joatako 600€tan baloratutako bidaia, PortAventura eta Ferrariland parkeetara sartzeko sarrerak barne eta apirilaren 5ean ospatutako ZEID Fest jaialdirako bi sarrera izan dira.

Zorionak neskak! Lan bikaina bete dozue!

GUROT lehiaketa tribial jokoa da eta helburua gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda.

Bai bakarka bai taldeka parte hartu daiteke eta gure ikastetxeko ikasle batzuek sariak jaso dituzte bai bakarka lehiatzen bai taldeka lehiatzen.

Abenduan jakin genuen DBH 1.mailako Maialen Gómez, Unax Gutierrez eta Ainhoa Danila banakako sariak lortu zituztela Zornotza herrian. Haientzako saria Bilboko ihes-gela batera 3 lagunekin joatea izan zen. 

Espero dugu gure ikasle guztiek haien sariak disfrutatu izana. Harro gaude zuetaz!
Argazki guztiak ikusteko Txipen gainean sakatu

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR