Azaroaren 19an, Bizkargi mendira joan ginen.
El Carmelo ikastetxetik urten eta Larrarantz abiatu ginen, Arazotza eta geroago Zabale auzoetatik igarota Arburuko tontor aldapatsu eta malkartsura heldu ginen. Bertan hamaiketakoa jateko eta arnas apur bat hartzeko unea izan gendun. Eta bertatik, Bizkargiko tontorrera heldu ginen, 555mtan. Bazkaltzeko eta jolasteko ordutxo bat izan ondoren aldapa beherantzakoa hasi zan Aldanako auzotik zeharkatuz, iturrian ur piloa edanda, eta San Isidroko bidetik, barriro eskolara itzultzeko. Ia 18 kilimetroko ibilbidea bete gendun. Zelango txapeldunak zarien!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu.