Pasadan astean, apirilaren 12tik 19ra hain zuzen ere, Danimarkara joan ginen urtero egiten dugun trukaketan parte hartzeko. Dronninglund herriko eskola batean eman genuen astea eta hainbat txango eta jarduera egin genituen: Aalborg hiria ezagutu genuen, Skaegen eta Grenen inguruak bisitatu genituen, etab.
Esperientzia ezin hobea izan da eta ingelesa praktikatzeaz gain, hainbat lagun egin ditugu eta kultura berria ezagutu dugu. Egonaldi oso onuragarria izan da guretzat eta momentu ahaztezinak ekarri ditugu etxera.