Martxoaren 2an, danimarkar talde bat gure ikastetxera heldu zen, hain zuzen 17 ikasle eta 2 irakasle, gure ohiturak ezagutzeko eta gure ikasleekin elkartrukea egiteko, eta aldi batez ingelera praktikatu.
Guztira 7 egun egon dira, eta gaur goizean euren etxera bueltatu dira. Oso gustura ibili gara, eta gure ingurua hobeto ezagutzeko Bermeo, Artxanda, Bilbo, Donostia, eta.. nola ez, Zornotza ezagutzera eraman ditugu. Esperientzia ezin hobea izan da, eta apirilean gure DBH4-ko ikasleak Danimarkara goaz, hango herria eta ohiturak ezagutzeko, eta aldi batez, ingelesa ere praktikatzen.