Gaur bertan hasi da Zerbitzu bidezko Ikasketa nagusien egoitzarekin. Ikastetxean jasotako formakuntza-saio teoriko baten ondoren Batxilergo A gelako ikasleak hasi dira proiektu polit honekin. Datorren asteartean B gelakoen txanda izango da eta horrela arituko dira bi astero. 3 taldetan banatu dira; talde batek 9 nagusi paseatzera eraman ditu gurpildun aulkietan eta beste biek estimulazio kognitiboa landu dute beste nagusi batzuekin.