Pasa den barikuan, “Minions” taldea (LH3), tutoretzako orduan jolastokira jaitsi zen, emozioen programako jarduera bat burutzera. Hain zuzen, “Egun Ideala” deituriko ariketa egitera. Bertan, fitxa pertsonal bat bete behar izan zuten haien egun idealaren inguruko galdera batzuk erantzunez. Orduaren bukaera iristear zegoela, gelara bueltatu eta danon artean haien ideiak partekatu zituzten, konturatuz bakoitzak bere gustuak dituela eta horiek errespetatu behar direla. Ikasketa bikaina lortu genuen danon artean!!!!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu