DBH 1eko ikasleek El Carmeloko arbolarioa egin dute Natura Zientziako ikasgaian. Horretarako landareen gaian oinarritutako proiektua sortu dute. 3 multzotako landareak aurkituko dituzue eskola osotik: barruko landareak, zuhaixkak eta zuhaitzak. Ikasle, irakasle eta gurasoek eskolako landareak ezagutzeko aukera izango duzue lan honekin. Zabaldu QR-a landare bakoitzaren fitxa ikusteko.