DBH 4. mailako ikasleok, Otsailak 11, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian ospatzeko, proiektu bat burutu dugu.
Proiektuaren hasiera emateko, bideo bat ikusi dugu non zientza arlo desberdinetako emakumeek beraien esperientzia kontatu duten.
Emakume zientzialarien karta jokoan aritu gara, jakintzagai desberdinetako eta guretzako ezezagunak diren emakumeak ezagutuz.
Emakume zientzialari batzuk aukeratu ditugu eta, taldeka, ikerketa lana egin ondoren, infografia batzuk prestatu ditugu. LH 5-6 eta DBH 1-2-3 mailetara joan gara ikasitakoa zabaltzen.
Beste aldetik, lh 5. mailatik, Batxiler 2 mailaraino, Girls4STEM professional hitzaldian, parte hartu genuen otsailak 10ean. Hitzaldian, STEM lanak dituzten lau emakumek beraien esperientziak kontatu zizkiguten.
Argazki guztiak ikusteko Txipen gainean sakatu