DBH 3. eta 4. mailako ikasleok, Otsailak 11, Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian ospatzeko, proiektu bi burutu ditugu.
DBHko 4. mailako ikasleok, aukeratutako emakume zientzialariekin, “IZARREN IBILBIDEA” prestatu dugu ikastetxeko korridoreetan, HH eta LH ikasleek zientzialariak ezagutzeko asmoarekin. DBHko 4. mailako ikasleok zientzialaria nor den azaldu dugu eta HH eta LH ikasleek koadernotxo bat bete dute azaldutako informazioarekin.
DBHko 3. mailako ikasleok zientzialari bihurtu gara, eta esperientu desberdinekin txoko batzuk prestatu ditugu. HH eta LH ikasleak bertara hurbildu dira, fisika-kimika, biologia eta matematika ikasgaiekin lotutako esperimentuak egitera.
ESKERRIK ASKO IRAKASLE ETA IKASLE GUZTIEI ZEUEN LAGUNTZAGATIK !
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu