ADIKZIOEN PREBENTZIOA HEZIKETA EMOZIONALAREN BIDEZ
Aurten ere, Udaletxeari esker, gure eskolan heziketa emozionalaren inguruko tailerrak izateko aukera euki dugu. Berrikuntza moduan, urte honetan Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailetara zabaldu da programa.
Tailer hauen bitartez, hezkuntza emozionala oinarri moduan hartuta, adikzioen prebentziorako jarrerak sustatu nahi dira: Teknologien inguruko adikzioak, tabako eta beste drogen adikzioa, zorizko jokoen adikzioa…