DBH2-ko ikasleok, Fisika eta Kimika ikasgaian, erreakzio kimikoek zelan kutsatzen duten ingurunea aztertu dugu.
Horretarako, liburuan datorren informazioa eta internetetik bilatutakoarekin batera bideoak grabatu ditugu.
Hasieran, zaila iruditu zitzaigun baldintza bat zegoelako: Bideoan ezin zen ez agertu, ez hitz egin. Baina gure trikimailuak erabili ditugu gaia azaltzeko:
- Erreakzio kimikoek eragiten dituzten arazoak: Ozono geruza txikitu, lurzoruaren kutsadura, berotegi efektua, euri azidoa…
- Zergatik sortzen dira kutsadura arazoak? Pestizidak eta plastikoak erabiltzeagatik, hondakin nuklearrak, kontsumoak eragindako hondakinak…
Amaitzeko, guztion artean argazkiz baliatuz, hormairudi bat egin dugu airea, ura eta lurraren kutsadura irudikatzeko.