Kurtso honetako azaroan, batxilergoko 1go mailako ikasleok Erromara joan ginen. Bertara heldu ginenean, hotelean maletak utzi eta jarraian Erromaren berezitasunak ezagutzen hasi ginen. 5 egun horietan, hainbat leku eta monumentu aztertzeko denbora izan genuen. Esate baterako, Fontana Di Trevi, Koliseoa, Vatikanoko hiria eta Katakonbak. Horrez gain, bertako janari ohikoa dastatzeko aukera izan genuen. Laburbilduz, inoiz ahaztuko ez dugun izugarrizko esperientzia izan zen.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu