Batxilergoko 1. mailako ikasleak Heziketa Fisikoko ibilaldia ikastetxean bukatu dute eta Taldeko Kirolik Benetazkoena probatzeko aukera izan dute. 15 jokalari taldean eta postu bakoitzak bere betebeharrekin, danak ezberdin baina beharrezkoak. Avant, melé, touch, entsegua, zigor kolpea eta, noski, plakaketa azken asteetako kirol-ekintza nagusiak izan dira gure berdegunean. Plazer handia izan da kirol polit hau irakastea eta, batez ere, zuek gozatzen ikustea. Eskerrik asko!
Esaerak dioenez: «Futbola zaldunen kirol bat da, barbaroek jokatua, eta errugbia, berriz, barbaroen kirola da, zaldunek jokatua».