Azken ebaluaketan batxilergo 1. mailako ikasleak errugbi kirola ezagutu eta ikasteko aukera izan dute ikastetxeko belarrezko zelaian. Praktikaldiko Eider Etxeandia irakasleari eta Urgozo Rugby Taldeko zenbait jokalariei esker melé, touch edota ruck bezalako jokaldi tipikoak lehen eskutik ikasi dituzte. Plakaketa ikusgarriak egiteko gai izan dira ere bai eta gainera euren artean lesionatu barik, beraz, etorkizunean errespetuzko kirol polit honi bat egitea besterik ez zaie gelditzen batzuei.
Urgozo zuen zain dago! Zorionak guztiei erakutsitako jarreragatik!
